Petronorrek 20 STEAM beka banatuko ditu LHko ikasleen artean

STEAM espezialitateetarako bekak
Petronorrek Lanbide Heziketarako beka-programa bat garatu du, Muskizen, Abanto Zierbenan nahiz Zierbenan bizi diren gazteen artean STEAM bokazioak sustatzeko asmoz. 2024-2025 ikasturtean 20 beka emango dira gehienez, bakoitza 1.000 eurokoa.

20 bekak Somorrostro Heziketa Zentroan ematen diren Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloen espezialitate jakin batzuetara zuzenduta daude.

Konpainiak desgaitasuna duten pertsonak gizarteratu eta laneratzeko zehaztua duen politikaren arabera, beken % 10 egoera horretan dauden ikasleei zuzenduko zaie. Gainera, espezialitate horietan emakumeen bokazioak sustatzearren, esleitutako beken % 50 emakumeei emateko ahalegina egingo da.

Interesatuta dauden ikasleek bekarako izen-ematea egin ahal izango dute 2024ko maiatzaren 24ra arte, honako formularioa betez: https://forms.gle/Ubd4z3sBKXfC8xDa7. Ondoren, beka behin betiko formalizatzeko gehitu beharreko dokumentazioaren berri emango zaie izena eman duten pertsona guztiei, urriaren 21etik azaroaren 4ra bitartean.