Gaur hasitako Geldialdiaren prozesua uztaileko bigarren hamabostaldira arte luzatuko da, eta bitarte honetan, ekoizpen-instalazioetako mantentze eta eguneratze lanak egingo dira segurtasuna hobetzen eta eraginkortasunaren zein isurpen-murrizketaren mesedeko berrikuntzak sartzen jarraitzeko. Oraingo Geldialdia, unitateen ondorengo abiaraztea barne, modu sekuentzialean egingo da. Bitarte honetan, ekipoak ireki, garbitu, berrikusi eta berregokitu egingo dira dira, hurrengo ziklo operatiboan funtzionamendu-baldintza ezin hobeak izango dituztela ziurtatzeko.
Geldialdiak iraungo duen bi hilabete hauetan, 45 enpresatako 1.200 langile gehituko dira findegian. Eta besteak beste, konplexutasun tekniko handiko mantentze-lanak egingo dira, industria sektoreko teknologiarik berritzaileenak eta eraginkorrenak erabiliz.
Jarduketa hau Petronorrek pertsonen segurtasuna, ingurunearen garapena, berrikuntza eta enpleguaren sorrera sustatzearen alde egin duen etengabeko apustuaren isla da. Petronorren Geldialdiak eragin positiboa izango du ingurunean, izan ere, tamaina honetako mantentze-ekintzek okupazio handi-handia ekarriko diete inguruko ostalaritza eta ostatu zerbitzu ia guztiei.
Prentsa-oharra, hemen.