Kobaroneko aingirak

Areatzako hondartzaren bi ertzetan dauden haitzulo eta pitzaduretan, Kobaronen harrizko amildegietan eta Astronen, euskal kostaldeko arrainik handiena bizi da, aingira. 2,5 metro luze izan daiteke eta 50 kiloko pisua izan dezake, baina kostalde honen hondoetan bizi direnek ez dituzten, oro har, 25 kilo baino gehiago izaten.




Aingira (Congrer congrer) oso ugaria da Kantauriko itsas hondoetan, hiru metroko sakoneratik 500 metroko sakoneraraino. Ale astun eta handienak 30 metroko sakonera baino gehiagora bizi ohi dira, baina 25 kiloko aleak ere aurki ditzakegu maila horretatik gora, gainazaletik oso hurbil ere bai, laau metro ingurura. Oro har, arrak emeak baino askoz ere txikiagoak izan ohi dira, metro bat luzera iristen ez baitira; emeak, aldiz, bi metro inguru.

Kantauri itsasoan aurki daiteke, baina baita Mediterraneoan, Atlantikoaren ekialdeko kostaldeetan Norvegiatik hasi eta Kanariar Uharteak arte, eta Itsas Beltzaren mendebaldean ere bai.

Aingiraren gorputz zilindrikoak, gris distiratsua bizkarraldean eta zurixka sabelalean, ez du ezkatarik. Bere larruazalean dituen glandula ugariek askatzen duten substantzia likatsu batez dago estalita bere gainazala eta, horri esker, erraz egiten du ihes. Alboko lerroan puntu zuri ugari ditu, nondik mukia isuritzen duen.

Gazteak, 50 cm baino gutxiagokoak, angilen oso antzerakoak dira, baina hauetan, goiko baraila behekoa baino kanporago dago. Gauza bera gertatzen da alboko hegalarekin. Aingirarena bularraldeko hegalen atzetik ateratzen da eta, angilan, atzeragotik. Ur sakonetan bizi direnak pixka bat argiagoak dira kostaldetik bizi direnak baino, ia beltzak direnak.

Gautiarra eta sedentarioa

Gautiarra eta sedentarioa denez, egunez bere zuloan eskutatuta egon ohi da. Arratsean, bere babeslekutik atera eta arrainak, krustazeoak eta moluskuak arrantzatzera irteten da, hori baita bere ohiko elikagaia, nahiz eta gogokoenak txibiak, olagarroak eta nekorak diren. Egunsentiko lehenengo argiak nagusi egiten direnean, ehizatzeari uzten diote eta berriz ere sartzen dira haien babeslekuetan.

Ehiza ona egin badute, bere babeslekuaren barruraino sartzen dira, baina, asko arrantzatu ez badute, aldiz, eta oraindik gose badira, muturra zulotik aterako du eta han itxarongo du, arraintxo edo moluskuren bat noiz azalduko zain, hura jateko. Irensteko nahi handia dute eta, ondorioz, zenbaitetan, eme handiek ar handiak ere irensten dituzte. Sugeen uhin moduko mugimenduekin mugitzen dira aingirak. Horrela, azkar egiten dute aurrera, aurrerantz edo atzerantz.

congrio2Hazten direnean bakarrik uzten dute haien gordelekua. Orduan, pisua eta tamaina direla eta, zulo handiagoa bilatu behar izaten dute. Askotan ikusi da aingira bat hiltzen denean, edo arrantzatzen denean, berehala betetzen duela beste batek haren babeslekua.

Bortizkeriaren mitoa

Sarri entzun ditugu itsas kondairetan eta urpeko arrantzaleenetan aingira bortitza eta krudela dela, eta bere zulora hurbiltzen den edonori erasotzen diola. Baina ez da horrela. Itsas biologoek erakutsi digute aingira oso arrain lasaia dela, eta konfiatua. Inoiz ere ez dio bere babeslekura hurbiltzen den gizonari edo urpekariari erasotzen. Arpoiez erasotzen diotenean ere ez dio aurre egiten erasotzaileari; nahiz eta larriki zauritua egon, arpoia kentzen saiatuko da ihes egiteko.

Urpekari askok diotenaren aurka, aingira arpoiez arrantzatzea ez da batere zaila, eta are gutxiago ausardia handiko ekintza. Oso konfiantza handia du eta fusilaren hagaxka bere burura hurbiltzen uzten digu, ia mugitu gabe.

Zauritutako aingira ukitzean bakarrik dago haren haginkada jasotzeko arriskua. Eta aingiraren barailak oso handiak direnez, hurbildu dizkionaren hatzak erabat mozteko ere gai da. Baina defentsarako erabiltzen duen ekintza hori ezin nahas dezakegu bortizkeriarekin edo krudeltasunarekin. Benetan, aingira gure kostaldeko arrainik konfiatuenetarikoa eta paketsuenetariko bat da, eta haren arriskua bere aurka egindako zuhurtasunik gabeko ekintzen ondorioa da.

BITXIKERIAK

congrio3Hazten direnean bakarrik uzten dute haien gordelekua. Orduan, pisua eta tamaina direla eta, zulo handiagoa bilatu behar izaten dute. Askotan ikusi da aingira bat hiltzen denean, edo arrantzatzen denean, berehala betetzen duela beste batek haren babeslekua.