H4 Hidrogeno, G4 eta G1 desulfuragailu unitateak berriro abian

Petronorrek jakinarazi du H4 hidrogeno unitateak eta G4 eta G1 desulfuragailuak martxan jartzen ari direla, eta gaur 13:30 aldera gelditu direla.

Abian jartzeko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraitzen ari dira. Hala ere, gerta daiteke zuzian sugarra handitzea eta tximiniako isurketen ezohiko balioak izatea.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.