Jardunaldia STEAM hezkuntza berritzailea sustatu eta bultzatzea xede duen Edurobotic enpresaren eskutik egin da, eta ikas-mailaren arabera banatuta, horretan parte hartu dutenek robotikaren munduan murgiltzeko aukera izan dute energiaren funtzionamenduarekin lotutako jarduera praktiko eta ludikoen bidez; adibidez, basoberritzea helburu duten roboten garapena, elektrolizagailuen prototipoen sorrera eta nazioarteko erronken simulazioa, First Lego League-ren “Superpowered” proiektua kasu.
Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak poz-pozik agertu da ekimenarekin eta belaunaldi teknologiko berrien garrantziarekiko: “STEAM talentua behar dugu industria berrirako. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako haurrak teknologia, industria eta fabrikazio kontzeptuekin ohitzeko asmoz antolatu dira tailer hauek. Gazteak dira industriaren etorkizuna, eta gazte horiengan egun zabalduz doazen kontzeptu berriekin ohituko dituen teknologia ekoitzi eta eskuratzeko interesa piztea da tailerraren helburua”.