CG6 kogenerazio-unitateko turbina gelditzea eta abian jartzea

Petronorrek jakinarazi du gaur goizean CG6 Kogenerazio Unitateko turbina aurreikusi gabe gelditu dela. Une honetan mantentze-lan bat egiten ari dira, eta, amaitutakoan, abian jartzen hasiko dira.

Abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.