Txileko Petrolio Enpresa Nazionaleko kideak Muskizera etorri dira Petronorren jarduera ezagutzera, baita teknologia, industria eta jasangarritasuna oinarri dituen trantsizio energetikoaren aldeko apustuari eusten dioten egungo proiektu berriak ere.
Manu Núñez Petronor Innovación-eko zuzendaria arduratu da harrera egiteaz, eta 2050ean zero isurpen garbi lortzeko egiten ari diren inbertsio guztiak eman dizkie ezagutzera, 2023ko urriaz geroztik hidrogeno berriztagarria ekoizten duen Euskadiko lehen elektrolizagailuarekin batera. 2.5 MWeko elektrolizagailu hau findegiko erregaien ekoizpena deskarbonizatzeko eta Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoa hornitzeko erabiliko da, bi instalazioak lotzen dituen hidroduktuaren laguntzaz.
Findegirako bisitan, bertatik bertara ezagutu ahal izan dute Petronorren funtzionamendua eta konpainiak teknologian eta industrian oinarritutako trantsizio energetiko sustatzeko produktu berrietan duen posizionamendu estrategikoa.