Jasangarritasunaren eskakizunetara egokitzeko prozesuan Bizkaiko enpresak aitzindariak izatea da Hub honen helburua, jasangarritasunean aurreikusitako hiru eremuetan: ingurumena, gizartea eta gobernantza.
Jose Gregorio Luque Petronorreko kontseilari ordezkariak adierazi duenez, “Petronorren kasuan, jasangarritasuna eta ESG printzipioak (Ingurumena, Gizartea eta Gobernantza) gure DNAren osagaiak dira. Horixe da orainarekin zein etorkizunarekin, pertsonen eta ingurunearen ongizatearekin eta industria eta teknologia abiapuntu dituen deskarbonizazioarekin konprometitzeko dugun modua, konponbidearen partaide izateko asmoz. Horregatik, guretzat logikoa eta naturala da Ganberak eta BBK Fundazioak bultzatutako Jasangarritasunaren Hub-arekin (ESG) bat egitea.
Hub hau foro plurala eta topagune irekia da, eta bertan, tamaina eta sektore guztietako enpresek ESG irizpideak kudeaketan txertatzeak dakartzan erronkei buruzko informazioa jaso ahal izango dute, prestakuntza jaso, ezaguerak eta tresnak eskuratu eta esperientziak partekatzeko aukeraz gain.