MAFRE Global Risks-en biurteko Nazioarteko 29. Jardunaldiaren barruan antolatutako lehiaketa honek 11 talde bildu zituen, langile ez-profesionalak eta enpresa handietako brigada profesionalak barne, enpresetan suteen aurkako prebentzioa sustatu eta langileak segurtasunaren arloan aitortzeko asmoz.
Ekitaldian, taldeak epaimahai batek kronometratutako hiru probatan lehiatu dira, eta proba horietan hainbat sute-egoera simulatu dira, parte-hartzaileek larrialdiak kudeatzeko duten trebetasuna eta azkartasuna bistaratu ahal izateko.
Proba hauek prestatu dira:
- Itzalgailuaren proba, binakakoa (ez-profesionala), ibilgailu baten kanpoaldean sua piztuz.
- Mahuken proba ez-profesionala, hidrokarburoen sutea simulatuz kanpoaldean, lurzoru-mailako putzu karratu batean, barruan zutabeak eta bidoiak dituela.
- Mahuken proba profesionala, sutea simulatuz findegi batean (hiru mailako kanpoko egitura), maila bakoitzean PGLaren ihesa eta beheko aldean likido sukoiaren isuria daudela. Erronka honetan lortu du Petronorrek lehen postua sailkapenean.
Jon Martínez Petronorreko suhiltzaileen buruaren esanetan, “lehiaketa honetan izan dugun parte hartzea trebetasun teknikoaren sinonimoa izan da, baita komunitatearen segurtasunarekiko eta ongizatearekiko konpromisoa ere. Lehiaketa hau irabaztea gure trebetasunak fintzen eta hobetzen jarraitzera bultzatzeko beste pizgarri bat da”.