Petronorrek plantako 25 operadore berrien lan-poltsan sartzeko eskaintza abian jarri du. Guztira 459 pertsonak eman dute izena eta orain, profil guztiak aztertuko dira eskatzen diren ezaugarrietarako egokitasun handiagoa lortzeko. Eskaintzarekin batera, Petronorrek plantako operadorearen prestakuntza-prozesu bat eskainiko du ere Somorrostro Prestakuntza Zentroaren lankidetzarekin. Formakuntza datorren irailean hasiko da eta 2025eko apirilean amaituko da.
Nabarmendu behar da eskaera guztietatik 87 emakumeenak izan direla, mota horietako prozesuetan parte hartzen duten emakumeen batez bestekoa handituz. Izan ere, normalean lanbide-heziketa mota hauetan -elektronika, fabirkazio mekanikoa, instalazioa eta mantentze-lanak- emakumeen parte-hartzea oso txikia izaten da.
Hala, Petronor erreferente gisa finkatu da talentu hori gizonengan zein emakumeengan erakartzeko, ilusioz beteriko proiektu profesional bat eta lan-baldintza lehiakorrak eskainiz.