José Ignacio Zudaire, Petronorreko CEOaren albokoak, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko udako ikastaroetan parte hartu du

José Ignacio Zudaire Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko udako ikastaroetan parte hartu du
José Ignacio Zudaire, Petronorreko CEOaren albokoak, H2Varen balio-katea bultzatzeko aukera eta erronkei buruzko topaketan parte hartu du UIMPren (Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea) udako ikastaroen barruan.

 “Garapen industrial jasangarrirako aukerak: etorkizuneko proiektuak eta eskaria” izenburuko mahai-inguruan izandako parte-hartzean, gogora ekarri du industriaren deskarbonizazioa legeak aginduta egin behar dela, eta industriaren lehiakortasuna jokoan dagoen usteak bultzatuta. Gainera, beren-beregi nabarmendu du enpresa askorentzat, hegazkingintzakoak edo siderurgiakoak kasu, ez dagoela beste aukerarik, izan ere % 100 deskarbonizatzera behartuta daude eta ezin dute elektrizitatearekin bakarrik egin.

Prezioen jaitsiera da hidrogeno berdearen hedapenerako erronka nagusia, Zudaireren hitzetan, “eta honekin batera, beste erronka batzuk ere badauzkagu: elektrolizagailu handiagoak izatea, teknologiak hobetzea, Europa mailako legeria argia izatea, herritarren horrek alde apustu egitea eta talentuaren premia, sektorerako profesionalak prestatu ahal izateko”.

Azkenik, deribatuei dagokienez, Petronorrek % 100 berriztagarria den dieselaren alde, eta abiazioa eta beste batzuk dagoeneko eskatzen ari diren erregai sintetikoen ekoizpen-instalazioaren alde apustu egin duela nabarmendu du.