Lupia, mareen erregina
Areatza hondartzako arrainik preziatuenetariko bat, ehunka metro egiten dituena Barbadun ibaia gora, dugu lupia, olatuek kolpeka joten duten kostaldeko amildegietan eta estuarioetako korronte nahasi eta gezetan bizi den arraina.Gazitasun eta tenperatura maila desberdinetan bizi daiteke, baina ekaitzek uretako oxigeno maila jaisten dutenean, serranido honek gainazalera irten behar izaten du eta han egoten da, erdi lo. Eta gauza bera gertatzen da marea bizietan gertatzen diren marea beheen une altuenean.
Baina, baldintzak arruntak direnean, ordea, hondotik gertu ego ohi da, zurrunbiloen eta korronteen artean. Itsas nahasia dagoenean, sakontasun gutxiko hondartzetara eta olatuek joten duten haitzetara hurbiltzen da. Lasaitasunean, aldiz, ez da kostaldera hurbiltzen eta handik urruti dauden hondoetan egoten da, uhartetzoetatik hurbil daudenetara gehienbat, non multzokatzen diren.
Gazteenak, lubineta deritzenak, talde txikietan bizi dira, helduak baino gorago dauden uretan. Sarri, ehun metrotik gorako hondoetara jaisten dira helduak, edo kostaldetik urrutiratu ohi dira udaberriaren hasieran berriz ere itzultzeko.
Arrautzak arrosario moduan
Negua bukatu eta udaberria hastera doanean du hasiera kantauri itsasoko lubinen ugalketa garaia, abuztura arte luzatzen dena. Mediterraneokoak, aldiz, abenduaren erdialdean hasi eta martxoan bukatzen dute.
Sexu heldutasuneko prozesuan tenperaturak eragin handia du, Mediterraneoko arrek bi urterekin lortzen baitute heldutasuna eta emeek hirugarrenean. Kantauri itsasoko arrek, lau edo sei urte dituztenean, eta bost edo zortzi urterekin emeek, ordea.
Arrabaroan, arrak sabela handituta duten emeen atzetik dabiltza. Elkarrekin igurtzi ondoren, emeek 1,20 milimetroko diametroa duten arrautzen arrosarioak kanporatzen dituzte kostaldetik gertu, sakontasun txikiko haitzen hondoetan edo algen eta haitzen artean, nahiz eta zenbaitetan, 30 eta 50 metroren arteko sakontasuneko leku aretsuetan ere erruten dituzten. Arrautza horiek, gero arren haziarekin estaltzen direnak, gainazalera igotzen dira, eta han planktona osatzen dute aste bete inguruan eklosionatzen duten arte.
Bere bizitzako lehenengo garaietan, larbak pelagikoak dira, baina zentimetro bat luze inguru direnean, kostalderantz hurbiltzen doaz estuarioetan sartzeko eta krustazeo txikiak jateko. Handik aurrera, oso azkar hazten dira, asko jaten dutelako. 25 zentimetrotik beherako gazteek haien isatza higitzean hondotik ateratzen dituzten bi kuskuku moluskuez, krustazeoez, karramarro txikiz, txibiez, izkiraz eta ganbaz elikatzen dira funtsean. Heldutasunera iritsi ahala, eta heldutasun sexuala lortu arte, janaria aldatzen doaz, eta antxoak, sardinak, txitxarroak, lantzoiak, moluskuak eta krustazeoak jaten dituzte, banaka edo taldeka arrantzatzen dituztenak, arraib multzo pelagikoen atzetik joanez.