Aurten ere, Petronor eta Edinor Zierbenako Banderaren babesle

Aurten ere, Petronor eta Edinor Zierbenako Banderaren babesle
Juan Diego, Eugenio Mendikote, José Luis Herrerías eta Raquel Cardador, Petronor eta Edinorreko Banderekin
Zierbenako Arraun Elkarteak Zierbenako uretan jokatuko diren bi estropadetako banderak aurkeztu zituen atzo: gizonezkoen XL Petronor Bandera eta emakumezkoen IV Edinor Bandera.

Proba 1984an lehenengo aldiz jokatu zenetik, Petronorrek leial eutsi dio etengabe Banderaren babesletzari, eta egun Petronor Bandera da estropaden egutegian enpresa batek babesten duen bakarra. Zierbenako Arraun Kirol Elkartearekin eta herriko bizilagunekin batera, Petronor buru-belarri murgildu da urtez urte Zierbenarentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honen antolakuntzan.

Juan Diego Petronorreko negozio-garapenerako eta erakundeekiko harremanetarako zuzendariak beren-beregi nabarmendu du arraun-klubaren ahalegina arrauna udalerrian erreferentziazko kirol bihurtzeko asmoz. “Petronorretik inguruneari laguntzen diogu, lurraldeari; harexekin konprometitzen gara, eta horrexegatik laguntzen diegu bizilagunek garrantzitsutzat jotzen dituzten hau bezalako ekintzei. Zierbenako Banderarekin egin ditugun ondoz ondoko 41 urteren ondoren, gure konpromisoak argi uzten du gu epe luzekoak garela, garapen ekonomikoan zein sozialean eta kulturalean”.

Bestalde, Raquel Cardador Edinorreko sorkuntza banatuko proiektuen kudeatzailea harro agertu da duela lau urte Zierbenako emakumezkoen banderarekin hasitako lankidetzarekin, “duela hiru urte arraun-klubean instalatutako plaka fotovoltaikoen bitartez eraiki zen energia-komunitatea martxan jartzearen ondorioz”. Horrekin batera, Edinorrek gazteen eta emakumeen kirolaren alde egin duen apustua aipatu du.