Bizkaiko bainu eremuetako azken osasun kontrolaren arabera, La Arena (Muskiz-Zierbena) hondartzaren uraren kalitatea “bikaina” da.
Zehazki, La Arenaz gain, uraren kalitatea “bikaina” gisa kalifikatu dute Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Gorliz, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio, Arrigorri, Isuntza, Gorrondatxe eta San Antonioko hondartzetan ere. Plentzia eta Armintzako hondartzen uraren kalitatea “ona” bezala kalifikatua izan da eta aldiz, Areetako, Toñako eta Eako hondartzen uraren kalitatea “nahikoa” bezala kalifikatu da.
Bainua “librea” da Bizkaiko hareatza guztietan, eta inguruaren osasun-kalitatea ere “ona” da.
Egiaztatu hondartzetako okupazio-maila, hemen.