Petronorren zuzia aktibatuta dago segurtasun-neurri gisa.
Gaur egun bereziki ikusten ari da unitate bateko geldialdiaren ondorioz.
Zuziak industria instalazioetan ezinbestekoak diren segurtasun-gailuak dira, noizean behin presioa askatzeko. Zuziak monitorizaturik daude etengabean, bere emaria neurtzen da, baita garraren tenperatura eta itxura ere, bere elementu guztiak aldizka aztertzeaz gainera. Gertakizunen batengatik produzitutako gasak erretzeko funtzioa dauka, atmosferara isuria saihestuz. Zuziak batzutan nahiko zalapartatxuak izan daitezke, unean uneko ke beltza igorriz, baina kezkatu beharrean ondo funtzionatzen ari direla frogatzen du baita bere eginbeharra ere betetzen dutela.