Petronorrek Garraioaren eta Logistikaren sektoreko Mantentze Jardunaldietako deskarbonizazio-mahaian parte hartu du

Miguel Palaciok, Petronor Innovaciónko Mugikortasun eta Erregai Berriztagarrien arloko liderrak, Bilbon egin diren Garraioaren eta Logistikaren sektoreko Mantentze Lanen XVII. Jardunaldietan parte hartu du.

Jardunaldi hauek garraio moduen eta horiei lotutako logistikaren erronkei eta aukerei buruz aritu dira, bai pertsonen eta salgaien trafikoari dagokionez, bai trantsizio energetikoa berau osatzen duten sektoreentzat (trenbidekoak, itsasokoak, airekoak eta errepidekoak) sortzen ari den ziurgabetasunari dagokionez.

Deskarbonizazioaren inguruan egindako mahai-inguruan, Miguel Palaciok, CAF, Navantia, ALSA eta Transports Metropolitans de Barcelona enpresetako ordezkariekin batera, Petronorrek 2050ean ezarritako zero emisio garbiko helburuak lortzea ahalbidetuko duen estrategiaren oinarriak aurkeztu ditu. Miguelek dioenez, “erronka handiena da industria-konplexuen egungo konfigurazioa energia-hub bihurtzea, garraioa eta gainerako industria-sektoreak hornituko dituzten erregai berriztagarri deskarbonizatuak edukitzeko proiektuak garatuko diren ibilbide teknologikoekin. Horrek berrikuntza eta teknologia eskatuko ditu, bai eta inbertitzeko ahalegin handia ere”.