Bilboko Kontsularen mendeurrena dela eta, zazpi enbaxadorek Petronor bisitatu dute, Muskizko jarduera eta deskarbonizazioa bultzatzeko martxan dauden proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.
Emiliano López, Jose Ignacio Zudaire eta Jose Gregorio Luquerekin batera, Belgika, Cabo Verde, Dominikar Errepublika, Suitza, Uruguai, Lituania eta Islandiako enbaxadoreak ibili dira findegiaren instalazioetan, eta Petronorrek 2025ean 0 emisio garbi izateko konpromisoa betetzeko abian jarri dituen inbertsioak eta garapen berriak ezagutu ahal izan dituzte. Gainera, bilera bat egin dute datozen urteetako ekimen berriak azaltzeko.