INDUSTRIA-PROIEKTU BERRIAK

Producir hidrógeno, combustibles renovables y otros productos descarbonizados

Industria-proiektuetako bazkideak:

logos socios

Petronorrek 6 proiektu definitu ditu orain arte ekoizpen-unitate berriak garatzeko, 544 milioi euroko guztizko zenbatekoarekin.

Bilboko Portuan duten kokapena da proiektu horietako batzuen ezaugarrietako bat, eta Petronorrek kudeatuko ditu Alba Free Emission Energy filialaren bitartez, izan ere, honek sozietateak eratuko ditu EEE, Nortegas, Enagas, OCO, Preco, Aranco eta antzeko beste enpresa batzuekin proiektuen garapena bultzatzeko.

Proiektuen artean, nabarmentzekoa da hidrogeno berriztagarria ekoiztea xede duen Petronorren 3 elektrolizagailuren parkea. Lehenengoa, 2,5 MWekoa, martxan dago jadanik, eta handiena, findegian instalatuko den 100 MWeko elektrolizagailua, 260 milioi euroko inbertsioarekin onartu da, Europaren interesekotzat jo eta 160 M€ko laguntza lortuz.

Azpimarratzeko moduko beste proiektu bat erregai sintetikoen demostrazio-instalazioa da, Repsol taldean izaera horretako lehena eta 120 M€ko inbertsioa tarteko Bilboko Portuan eraikitzen hasi dena.