Petronorrek ETEKIN Ekonomia Topaketetan parte hartu du

Aste honetan, Elías Unzuetak –Petronorreko Ingeniaritza-arloko zuzendari nagusia– ETEKIN Ekonomia Topaketen hirugarren hitzaldian egindako mahai-inguruan parte hartu du, eta trantsizio energetikoak enpresei eskaintzen dizkien aukeren eta aldaketen atzerabegirakoa egin du.

Elíasek adierazi duen moduan: «Trantsizio energetikoa elkarrekin eta industriarekin lankidetzan arituz landu behar dugu, eta gure enpresek lehiakorrak izan behar dute energiaren alorrean». Gainera, bere hitzetan, «argi dago prozesu guztiak ezin direla elektrifikatu, eta horregatik, Petronorrek papergintza, zementugintza, burdingintza eta kristalaren –besteak beste– sektoreetarako produktuak eskainiko ditu».

Ziurrenik, eraginkortasun energetikoa historian gehien landu den elementuetako bat da. Ildo horretan, Petronorrek CO2 isurien % 25a murriztea lortu du azken 10 urteetan, bere eragiketa-prozesuetan egindako inbertsio eta hobekuntzei esker. Hala, eraginkortasun energetikoa handitzeko helburua finkatu du erakundeak, 2025ean murrizketa hori % 15ean handitzea ahalbidetuz programatutako zenbait proiekturen bidez.

Gaur, Bilboko Itsasmuseum museoan, trantsizio energetikoari buruzko hitzaldiak amaiera eman die 2024ko ETEKIN Ekonomia Topaketei.

«Transición energética, oportunidades y retos para las empresas» izeneko hitzaldian, Elías Unzuetak eta Mikel Amundarainek –Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusia– euren ezagutzak eta ikuspegiak partekatu dituzte Bilboko Itsasmuseum museoan.