AENOR erakundeak Petronor saritu du azken urteotan bigarren aldiz, eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten duen Energia Kudeatzeko Sistemaren ISO 50001 ziurtagiria eman dio.
Trantsizio energetikoa eta findegiaren zein Euskal Herriko industria-sektorearen deskarbonizazioa Petronorren DNAren zati dira. ESG printzipioak eta iraunkortasuna bi oinarrizko helburu dira, eta Petronorrek inbertsio garrantzitsuak eta proiektu berriak gauzatzen ditu helburu horiek lortzeko xedez.
Ildo horretan, Petronorrek eraginkortasun handiko enpresa multienergetiko bihurtzeko helburua du; edo, beste hitz batzuetan esanda, 2050ean isuri garbirik sortuko ez dituen enpresa izan nahi du.
Ziurtagiri hau kanpoko erakunde batek garatu du ISO-50001 estandarrei jarraikiz, eta Petronorrek ingurumenarekin eta garapen energetiko iraunkorrarekin duen konpromisoa agerian uzten duen beste adibide bat da.