256 ikaslek parte hartu dute V. Kultur Campusean, Petronorren eskutik

Petronor eta ByP Eventos Deportivos enpresa elkarlanean ari dira eta Kultura-campusaren bosgarren edizioa antolatu zuten azaroan, Muskiz eta Abanto Zierbenako ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasle guztiei zuzendutakoa.

Campus horren helburua pertsonen garapenerako oinarrizko balioak irakastea eta zabaltzea da, hala nola errespetua, elkarrizketaren garrantzia eta bai gizartean, bai ikasgelan ematen diren gizarte-arazoekiko sentsibilizazioa. Guztira, 13 tailer eman dira, euskaraz.

Ikastetxe guztietako 256 haurrek nerabezaroan emozioak maneiatzeari, indarkeriarik gabeko komunikazioari, emozio-heziketari eta genero-berdintasunari (besteak beste) buruzko hitzaldiak entzun ahal izan dituzte.

Campus horren helburuak bidezkoagoa den gizartea lortzea eta gure gizarteko mehatxuak (genero-indarkeria, xenofobia, bullyinga, etab.) desagerraraztea dira.