Salazar jauregian egindako inaugurazio-hitzaldian, Oriol Miró –Bartzelonako Escola Elisavako kaligrafia, tipografia eta marrazketa irakaslea– eta Andrés Antón –«Asturias Caligrafía» elkarteko presidentea eta kaligrafian eta eskuizkribuen dekorazioan aditua– izan ziren.
Idazlan historikoaren arte liluragarria jendeari hurbiltzeko asmoz sortu dira jardunaldi hauek, mendeetan zehar izan duen bilakaera aztertuz. Hala, otsailaren 15ean eta 22an, kaligrafia praktikoko tailerrak emango dira, non parte-hartzaileek idazkera historikoko teknikak ikasteko aukera izango duten (lumatxak, pintzelak, tintak eta antzeko tresnak erabiliz).
Trebakuntza-ikastaro hori Marisa Lacarta kaligrafoak eta Javier Gandarillas ilustratzaileak emango dute, eta kaligrafia untzialean eta letra larri zelten dekorazioan oinarrituko da.
Jardunaldi horietan parte hartu ahal izateko, doako erreserba egin beharko da 629 271 516 telefonora deituz, edo elpobal@bizkaia.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.