Mondragon Unibertsitateko Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate-arteko IV. Masterreko ikasleek Muskizko findegia bisitatu dute Petronorren deskarbonizazio-estrategia bertatik bertara ezagutzeko asmoz.
Petronorren lankidetzaz eta BH2C, 5 unibertsitate eta LHko 4 ikastetxe partaide direla eratutako master honek 200 profesional eta egresatu berri erakarri ditu guztira lehenengo lau edizioetan.
Bisitan, Bilboko egoitzako hamar ikaslek, Mondragon Unibertsitateko bi irakaslerekin eta Ikerlan zentro teknologikoko bi laguntzailerekin batera, 2,5 MWeko elektrolizagailuaren instalazioetara hurbildu eta etorkizunean hidrogeno berdea ekoitziko duen 100 MWeko elektrolisi-instalazioaren kokapena ikusi ahal izan zuten.

