Bisitan, bertatik bertara ezagutu dituzte 2050ean zero isurpen garbi lortzeko egiten ari diren ekimenak. Era berean, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak baliatuz gero eta berriztagarriagoak izango diren erregaiak ekoizteko Petronorrek abian dituen ekintza guztien berri izan dute Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoaren eskutik.
Gainera, ingurune naturalera bideratutako inpaktuzko ekimenen inguruko interesa agertu dute, hala nola zuhaitzen birlandaketa edo ortuetarako espazioak, hauen inguruko interesa duten Muskizko bizilagunentzat
Azkenik, findegiaren barrualdea bisitatu dute, kontrol-gela ikusiz eta 2023an martxan jarri zen 2,5 MWeko elektrolizagailuari arreta berezia emanez.

