Geldialdia 1. Petrolio Unitatean (1. Lantegia)

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur hasita, uztailak 29, gelialdia egingo dela, mailakatuta, 1. Petrolio Unitatean (1. lantegia), honen azpian ur-unitate bat martxan jartzeko. Aurreikuspenen arabera, uztailaren 30ean jarriko da martxan.

Geldialdian eta ondoren martxan jartzeko prozesuan, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da une batzuetan zuzian sugarra areagotzea.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.