Zuriñe San Martin eta Alex Torres, katxete erako Euskadiko bolo-txapeldun berriak

San Fuentesko Zuriñe San Martin eta Ugarteko Joseba Gómez dira, Petronorren babespean jokatutako katxete erako bolo-txapelketako Euskadiko txapeldunak, emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan.

Zuriñe San Martin bolariak (San Fuentes) 193-127 irabazi dio Naroa Renovalesi (Zierbena). Hirugarrena Aizea Martinez (Durañona) izan da, eta Janire Gomez (Urioste) laugarrena.

Gizonezkoen kategorian, txapela Alex Torresek (Errekatxo) irabazi du Joseba Gomezen (Ugarte) aurka 250-243 nagusitu ondoren. Hirugarrena eta laugarrena Aritz Gomez (Errekatxo) eta Garxea Amelibia (Zierbena) izan dira, hurrenez hurren.