Europar Batasuneko 21 enbaxadorek ezagutu dute Petronorreko errealitatea

Europar Batasuneko ordezkaritza diplomatikoak, 21 estatu kidetako ordezkariek osatuta, Petronorreko errealitatea ezagutu du, baita konpainiaren inbertsio-proiektu eta negozio berri guztiak ere, Michael Braad Danimarkako enbaxadoreak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatutako bisitaren barruan.

Topaketan, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak zehatz-mehatz azaldu ditu Petronorrek abian dituen energia arloko proiektuak, enpresa buru duen Euskadiko hidrogeno-harana barne.

Zudaireren hitzetan, “gure industria mantentzeak ere giltzarrizko helburua izan behar du energia-politikan, eta horretarako, funtsezkoa da hiru elementu orekatzea: jasangarritasuna, horniduraren bermea eta prezioaren lehiakortasuna”.

Testuinguru honetan, enbaxadoreek bertarik bertara ezagutu ahal izan dute, landare-olioa bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak erabiliz Petronorren garatzen ari den erregai gero eta berriztagarriagoen ekoizpena, baita eraikuntza-prozesuan dagoen erregai sintetikoen demo-lantegia ere.