Petronorrek Bilboko Portuan kokatuko diren zenbait proiektu ditu martxan. Alde batetik, deskarbonizazio-huba, egun muntaketa-fasean dagoena, CO2ren atzipena eta erabilera Petronorren ekonomia zirkularrarekin uztartuko dituen lehen industria-proiektua.
Bestetik, Petronorren bigarren elektrolizagailua, 10 MWeko potentzia duena. Lehen aipatutako erregai sintetikoen instalazioa (deskarbonizazio-huba) hidrogeno eta oxigeno berriztagarriz hornitzea da elektrolizagailu honen helburu nagusia. Era berean, hidrogeno berriztagarriaren soberakina Petronorri hornitu ahal izango dio, Bilboko portua eta findegia lotuko dituen duktu baten bitartez. Etorkizunean, Portuaren inguruko industriako beste bezero batzuei ere hidrogenoa eta oxigenoa hornitzeko aukera aztertuko da.
Jardunaldian, findegia ez ezik, Ivan Jimenezek deskarbonizazio-huba ere bisitatu du Pepe Luque Petronorreko kontseilari ordezkariarekin eta Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoarekin batera.

