Bisitaldian, konpainiak hidrogeno berriztagarriaren arloan abian dituen proiektu berritzaileetako batzuk aurkeztu ziren: 2,5 MWeko elektrolizagailua, 2023az geroztik jardunean dagoena, Bilboko portuan instalatu eta portuan bertan kokatutako deskarbonizazio-huba hornituko duen 10 MWeko elektrolizagailua, eta Petronorreko instalazioetan aurreikusita dagoen 100 MWeko elektrolizagailua. Horrez gain, beren-beregi erreparatu zioten CO₂ isurpenak eraikuntzan erabiltzeko moduko material bihurtu eta eskala industrialean aplikatutako ekonomia zirkularraren adibide ukigarri izango den deskarbonizazio-hubari.
Jardunaldiak Euskadi eta Alemaniaren arteko loturak indartzen lagundu du industria-politikan, berrikuntza teknologikoan eta ekintza klimatikoan. Era berean, bisita honek gure lurraldeak industriaren deskarbonizaziorako nazioarteko erreferentziazko hubtzat duen posizionamendua sendotu du.

