Enpresak zuzenean gertatutakoaren berri eman die inguruko udalei, larrialdiaren berri izan dezaten. Orain, laguntza eskatu zaie suhiltzaileko zerbitzuei irigarritasun zaileko eremuetara sartu ahal izateko.
Gertaeren berri izan bezain laster, Barneko Larrialdi Plana martxan jarri da eta kontrolpean izateko programa garatu da. Dagoeneko Petronorreko profesional eta teknikari talde bat ihesa kontrolatzeko prestaketa lanak egiten ari da. Pertsonen segurtasuna eta ingurumenaren babesa funtsezko premisatzat hartuta diseinatutako lan plana gauzatzen ari da.
Petronor ihesaren arrazoiak zeintzuk izan diren ikertzen ari da eta datu berriak izan bezain laster komunikabideei informatuko die.
Gertaerea hau findegian urtero egiten den larrialdiko simulazioaren parte da, kasu erreal batean jarraitu beharreko protokolo guztiak ziurtateko.

