Petronorrek 2025eko urteko jardunaldia egin du

Petronorrek urteko jardunaldia egin zuen atzo, azaroak 11, Euskalduna Jauregian, eta bertan, azken urtean hainbat arlotan izandako lorpenak aurkeztu eta Petronorrek zein munduko energia-sektore osoak datozen urteotan gainditu beharko dituzten etorkizuneko erronkak nabarmendu zituen.

Jardunaldian, hainbat gai jorratu ziren, deskarbonizazioa, energia berriak eta zeharkako proiektu industrialak kasu, eta aukera estrategiko berriak nabarmendu ziren, hala nola, deskarbonizazio-huba edo 100 MWeko elektrolizagailua. Den-denak, Petronorren garapen teknologikoak dakarren etengabeko ahalegina irudikatzen duten proiektuak eta errealitateak.

Hizlari guztiek nabarmendu zutenez, asmo handiko etorkizun honen oinarrietako batek formula argia dauka: hau osatzen duten pertsona guztien arteko lankidetza iraunkorra izateko premia, bi hitzetan esanda: ikastea eta irakastea.

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen hitzetan, “negozio irekia eta europarra gara, eta gero eta merkatu lehiakorrago batean jardun behar dugu. Oraina etorkizunera begira bistaratu behar dugu, izan ere, etorkizuna eraikitzea orainaldian lan egitea da. Petronor giltzarrizko enpresa da Euskadiko ekonomiarako eta zerga bidezko diru-sarreretarako. Banaka zein taldeka dugun ezagutzari esker, eta esku artean darabilgun punta-puntako teknologiari esker, malgutasunez egokitu behar dugu merkatuak eskatzen dituen produktuetara”.