Inguruneko erakunde batekin zuzeneko esperientzia antolatuz ikasleak enpresa-errealitatera hurbiltzea izan da “Enpresa-komunikaziorako sarrera” irakasgaiari lotutako jardunaldi honen helburua.
Bisitan, 23 ikasleek Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren ondokoaren eskutik ezagutu ahal izan dute konpainiak euskal energia-sektorean duen garrantzia eta 2050ean zero isurpen garbi lortzeko jarraitu beharreko estrategiak.
Jasangarritasuna enpresa-estrategiaren funtsezko zutabea da, eta ekintza honen bitartez, ikasleek bere horretan egiaztatu ahal izan dute enpresak abian dituen proiektu berritzaileei esker.
Azkenik, Manu Núñez Petronor Innovacioneko zuzendariak findegira egindako bisitan lagundu eta enpresa-eraldaketaren adibide egiazkoak eta berritzaileak aurkeztu dizkie.

