Petronorrek jakinarazi du, atzo egindako geldialdiaren ondoren, FCC unitatea martxan jarriko duela. Era berean, geldialdia egiten ari da HD3 Hidrodesulfurazio Unitatean (2. Lantegia).
Abiarazteko sekuentzian eta geldialdian, ezarritako segurtasun-prozedurak betetzen ari dira. Hala ere, litekeena da aldian-aldian suzian sugarra areagotzea.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

