Petronorrek jakinarazi nahi du HD3 Hidrodesulfurazio Unitatea eta Aminak 3 (2. Lantegia) abian jartzeari ekingo diola, atzo, urtarrilak 14, mantentze-lanak egiteko geldiarazi ondoren.
Abiarazteko sekuentzian eta geldialdian, ezarritako segurtasun-prozedurak betetzen ari dira. Hala ere, litekeena da aldian-aldian suzian sugarra areagotzea.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

