“Muskizko Eskola Krosak” 44. edizioa ospatu du

Petronorrek ondoz ondoko beste urte batez babestu ditu “Muskizko Eskola Krosa” eta “Bizkaia master” txapelketa.

Lasterketan 500dik gora korrikalarik parte hartu zutela eta jarduera ikustera 1.000 pertsona baino gehiago hurbildu zirela, proba hau herriko tradizio bihurtu da dagoeneko, historiako euskal krosik aspaldikoenetakoa den heinean.

Petronorrek kirol-jarduerak babesten ditu gizartearen ongizatearekin eta ingurunearekin hartu duen konpromisoaren osagaitzat, eta kultura zein hezkuntza arloetako jarduerekin batera, konpainiaren balioei atxikita daude.