Industriaren deskarbonizazioa, hainbat ikuspegitatik 

Petronorrek, Orkestrarekin eta Energy Intelligence Centre Fundazioarekin batera, hainbat eztabaida-gune abiarazi ditu erregai berriztagarrien garapenarekin eta deskarbonizazioarekin lotutako erronka nagusiak aztertzeko asmoz.

Energiaren inguruko garrantzizko eta gaurkotasunezko gaiak jorratzearren, 2026an hiru foro antolatuko dira, erakundeen, enpresa-sektorearen eta esparru akademikoaren arteko hausnarketa partekaturako guneak sortzeko xedez. Jardunaldi horiei esker, industriaren deskarbonizazioaren arloko hainbat agertoki aurreratu ahal izango dira, energia-horniduraren lehiakortasunari eta segurtasunari dagozkion erronkak alde batera utzi gabe.

Foro horietako lehena Deustuko Unibertsitatean antolatu da, 60 profesional baino gehiago bildu dituelarik. Ekitaldian parte hartu dutenen artean, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko Ministerioaren, Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren ordezkariak bertaratu dira.