Amaitu da prozesu jarraituko instalazio-operadore izateko prestakuntza-programaren 2025eko edizioa

Basque Hydrogenerrek, Petronorren eskutik, ekitaldi batez itxi du lantegi-operadore izan nahi dutenentzat ekainean abiarazitako prestakuntza-programa. Gaur goizean, Mikel Torres Lehendakariordeak, Javier Laiseca Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendariak, Iñigo Fernandez Basque Hydrogen-eko zuzendariak eta Arantxa Niño Lanbideko enplegu eta prestakuntzako zuzendariak diplomak banatu dituzte ikastaroa gainditu duten ikasleen artean.

Guztira, 23 ikaslek parte hartu dute 900 orduko etengabeko prestakuntzan eta horien % 91k gainditu du. Programa bereizitako bi faseren arabera egituratu da: lehengoa, Somorrostroko Prestakuntza Zentroak EICko ikasgelan emandako prestakuntza teorikoaren fasea. Eta bigarrena, Petronorren antolatutako praktika orokorren fasea, findegiko unitateetan ohikoak diren maniobretan oinarritua, Bilboko Portuko deskarbonizazio-hubean lanean jardungo duten unitateen antzekoetan egin beharreko praktika espezifikoak barne. Azken hauek dira ikasleek ongien baloratu dituzten esperientzietako bat. Prestakuntza honek praktiketako beka bat izan du hasieratik, eta txanda bakoitzean dagokion operadorearen laguntzaz egin da une oro.

Prestakuntza-programaren faseak gainditu dituzten ikasle guztiak Basque Hydrogen erakundeak kontratatu ditu, guztira 21 pertsona: bi arloburu, hiru kontrol-operadore, zortzi operadore titular eta zortzi behin-behineko operadore.

Horrenbestez, Petronor talentu hori gizonengan zein emakumeengan erakartzeko erreferentetzat finkatzen jarraitzen da, berehalako laneratzea erraztu, parte-hartzaileen enplegagarritasuna nabarmen hobetu eta prozesu jarraituko konpainietan jarduteko gaitasuna ematen duen proiektu profesional ilusionagarria eskainiz.

Ekimen hau bat dator Bilboko Itsasadarraren ezkerraldeko garapen ekonomikoa xede duen Indartu deialdiarekin, baita Somorrostroko Prestakuntza Zentroak eta Petronorrek hitzarmen bidez ezarritako lankidetza ere, Lanbidek prestakuntza-formatu hau ahalbidetzeko emandako malgutasunarekin batera.

2026an, prozesu jarraituko instalazio-operadorea izateko beste prestakuntza-programa bat egiten ari da Petronorren findegirako.