Normaltasuna Muskizko airearen kalitatean

Petronorrek jakinarazi nahi du, ohikoak baino bentzeno-maila altuagoak eragin dituen gasolina-andel batean izandako gorabeheraren ondoren, Osasun Publikoak amaitutzat jo dituela hartutako prebentzio-neurriak, adierazleek erabateko normaltasuna islatu baitute airearen kalitatean.

Petronorrek barkamena eskatu nahi du gorabehera honek eragindako eragozpenengatik.

Atzodanik, enpresa segurtasun-protokoloetan ezarritako neurri zuzentzaile guztiak mantendu ditu gorabehera minimizatzeko.

Era berean, erabateko lankidetzan jarraitu du Segurtasun, Ingurumen zein Osasun (Osasun Publikoa) arloetako eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzako sailekin, hauek egiten ari diren etengabeko ebaluaziorako.

Jarraipen honen emaitzen arabera, mailak normalizatuta daude dagoeneko, enpresak hartutako neurrien ondoren.