Muskizko Emakumeen Elkarteak Denise Scott-en arte-erakusketa bisitatu du

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Muskizko Emakumeen Elkarteak Denise Scott ezagutzeko aukera izan du Bilboko Arte Ederren Museora egindako bisitari esker. Balio handiko erakusketa honek, arteaz gozatzera gonbidatzeaz gain, emakumeen erreferenteak berraurkitzeko aukera eskaintzen du gizartearentzat behar-beharrezkoak diren hainbat esparrutan.

Denise Scott Brown Zambian jaio zen 1931ko urriaren 3an eta Estatu Batuetako arkitekto posmodernoa, urbanista, idazlea eta irakaslea da. Hiri-plangintzako aditu hau irakasle ibili da Berkeley, Yale eta Harvardeko unibertsitateetan, eta 1972an, Robert Venturi eta Steven Izenour-ekin batera, XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitekturan eraginik handiena izan duten liburuetako bat idatzi zuen. XX. mendearen bigarren erdialdeko emakume arkitektorik ospetsuena da, askoren esanetan. 1967an Robert Venturi-rekin ezkondu eta elkarrekin lan egin zuten 1969az geroztik. Hala ere, 1991n, Pritzker saritik baztertu zutenean, protesta egin zuen, emakume arkitektoek lanbide honetan aitortuak izateko zituzten zailtasunei buruzko eztabaida piztuz.

Testuinguru honetan, Petronorren eskutik, Muskizko Emakumeen Elkarteak bisita gidatu batekin gozatu ahal izan dute museoak antolatutako azken arte-erakusketa, Denise Scott Brown arkitekto eta teorikoari Estatuan eskainitako lehena.