Petronorrek “COnet2 Norte Huba” delakoaren garapena bultzatuko du industria deskarbonizatzeko

Petronorrek lankidetza-hitzarmena sinatu du gaur goizean Energy Intelligence Centerren (EIC) Enagás, Energiaren Euskal Erakundea, Heidelberg Materials, Calcinor, Terresis eta Nortegasekin, CO₂ren balio-katea Euskadin, Nafarroan eta Kantabrian batera garatzeko asmoz.

Proiektu honek CO₂ atzitu, garraiatu, banatu eta biltegiratzea ahalbidetuko duen korridore estrategikoaren sorreran aurrera egiteko aukera emango du, zuzen-zuzenean lerrokatuta dago Europa mailako deskarbonizazio-helburuekin eta Euskadiko 2030eko Industria Planean txertatuta dago, ‘Hard to Zero’ ekimenaren barruan. ‘Deskarbonizazio Harana’ izenarekin Proiektu Eraldatzailetzat aitortutako proposamen honek euskal industria-politikaren barruan duen izaera estrategikoa indartu du.

Conet2 Norte Huba giltzarrizkoa izango da nekez deskarboniza daitezkeen industria-sektoreak deskarbonizatzen laguntzeko, eta haren eragin-eremua hedatuz joango da pixkanaka-pixkanaka Espainiako iparraldeko beste enpresa eta eskualde batzuetara. Helburu nagusia garapen osoa ziurtatzea da, CO₂ industria-eremuetan atzitzen den unetik garraiatu eta biltzegiratzen den arte, horren biltegiratze geologikorako eta/edo balorizaziorako azpiegitura logistikoen bitartez.

Akordio honen sinaketaz, Petronorrek, gainerako konpainia parte-hartzaileen eskutik, urrats erabakigarria eman du Europa mailako erreferentziazko ekimenak bultzatzeko. Era berean, deskarbonizazio-eredu bideragarri eta jasangarri baterantz aurrera egiten lagunduko duten soluzio berritzaileen aldeko apustua indartu du.