Muskizek Bizkaia Cycling Academy delakoa inauguratu du

Bizkaia Cycling Academy proiektua, Petronorrek babestutakoa, Muskizen aurkeztu zen joan den astean. Omar Fraile txirrindulariak bultzatutako ekimen honek Abanto-Zierbena Txirrindulari Elkartearekin eta Mungiako Txirrindulari Elkartearekin elkartu du Fraileren kirol eskola, gazteen prestakuntzaren aldeko apustua sendotuz.

Etorkizuneko txirrindulariei trebatzen, lehiatzen eta txirrindularitzan hazten laguntzeko asmoz sortu da Bizkaia Cycling Academy, eta 18 kadete eta 18 gazte ditu dagoeneko, 23 urtez azpiko beste gazte batzuez gain.

Petronorrek, kirol, kultura zein hezkuntza arloetako jarduerak gizartearen ongizatearen osagaitzat babestuz, ingurunearekiko konpromiso hori eskualdeko kirolariei zuzendutako laguntza izatea lortu du.