Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur hasita, geldialdia egingo dela H3 Hidrogeno Unitatean (2. Lantegia), eta egungo ekoizpen-antolaketaren ondorioz, itxita mantenduko dela maiatzaren erdialdera arte.
Geldialdian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da une batzuetan zuzian sugarra areagotzea.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko Koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.

