Petronorrek Muskizera hurbildu du ETSren musika

Petronorrek, Muskizko Udalarekin batera, ekitaldi pribatu eta esklusiboa antolatu du En Tol Sarmiento (ETS) taldearekin, eta 300 pertsonak baino gehiagok izan dute banda honekin gertuko esperientzia partekatzeko aukera.

Muskizko bizilagunei zuzendutako ekitaldi honetan, parte-hartzaileek bertatik bertara hitz egin ahal izan dute bandako kideekin talde bezala izan duten bilakaeraz, musikaren industrian egin duten bi hamarkadako ibilbideko esperientziarik  garrantzitsuenez eta taldearen azken lanaz, ‘Konkista’. Horrez gain, beren karrerako kanturik ospetsu eta garrantzitsuenetako batzuk abestu dituzte, horietako bat Muskizko Oihartzuna Abesbatzaren lankidetzaz.

Petronorrek, kultura gizarte-garapenerako funtsezko ondasuntzat bultzatzeko hartu duen konpromisoaren harira, parte hartze aktiboa du Muskiz, Abanto eta Abanto-Zierbenako tokiko eta musika arloko ekimenetan. Ekitaldi horiek guztiek jasangarritasunaren eta inklusioaren alde egitea dute helburu, ingurune osorako irisgarriak diren ekimen arduratsuak bultzatuz.

Ekitaldian egindako argazki guztiak hemen daude eskuragarri.