Zierbenako lore-azoka

Petronorrek parte hartu du askotariko landare apaingarriak eta lore-sorta naturalak bildu dituen La Arena hondartzako Lore Azokan. Horren kariaz antolatutako azokan, halaber, zeramikazko artisau-piezak, gozokiak, kandelak eta urregileen bitxi ederrak egon dira salgai.

Era berean, landareetan espezializatutako hiru tailer antolatu dira, eta horietan, 40 pertsonak baino gehiagok etxeko landareen bizitasuna mantentzeko aholkuak eta teknikak eta landare jangarriak zaintzeari buruzko ezaguerak ikasteko aukera izan dute.

Petronorrek, kultura gizarte-garapenerako funtsezko ondasuntzat sustatzeko hartu duen konpromisoaren harira, parte hartze aktiboa du ingurune osorako irisgarriak diren ekimen arduratsuak bultzatzeko tokiko ekimenetan.