Petronorrek Itsaslur proiektua aurkeztu du gaur, ekainak 5, Repsol Fundazioak eta Sylvestirs Taldeak bultzatutako ekimena. Baso-soildutako eremuak berreskuratu eta inguruko ikasleentzako hezkuntza-arboretoak sortzera bideratuta, biodibertsitatearen kontserbazioa ingurumenaren inguruko dibulgazioarekin eta hezkuntza, kultura zein gizarte arloetako zerbitzuen sorrerarekin uztartzea da proiektu honen xedea.
Muskizko mineral-kargaleku zaharraren gainean garatutako ekimen hau, lehengoratze ekologikorako ekintza ez ezik, belaunaldi berriei ingurune naturalaren ezagutza eta kontserbazioa hurbilduko dizkien prestakuntza-baliabidea ere izango da.
14.000 metro koadroko baso-berritze honetan, 12 espezie autoktonotako 844 landare jarri eta bertako zuhaitz eta zuhaixken 20 espeziez osatutako bi arboreto sortu dira, tresna didaktikotzat erabili ahal izateko.

