HORRELA DABIL FINDEGIA

 

Kanpotik ikusten den moduan, findegian petrolioa sartu eta gasolioa eta beste produktu batzuk ateratzen dira. Nola gertatzen da, baina, aldaketa hori? Zer jazotzen da Petronorreko instalazioetan, hainbat eta hainbat kilometrotan barrena hedatutako hodi horietan? Infografia interaktibo honetan, petrolio gordinak gure automobil nahiz etxeetaraino iritsi arte egiten duen bidaia luzearen berri jasoko dugu.

nubes

Petrolioaren garraioa

Petrolio gordina petrolio-ontzietan iristen da Bilboko Superporturaino. Handik, oliobideen zehar eramaten da Findegiraino.

Petrolioaren biltegiratzea

Prozesatua izan arte, petrolioa Findegiko instalazioetan dauden deposituetan biltegiratzen da.

Petrolioaren beroketa

Haren tratamenduaren lehen pauso gisa, petrolioa 370 graduko tenperatura lortu arte berotzen da laba batean. Gero, distilazio-dorrera eramaten da, Findegi osoko elementurik garrantzitsuena dena, eta fintzeari ekiten zaio.

Distilazio-dorrea

Petrolioaren fintze-prozesuak hainbat produktu ematen ditu, haren osagaien dentsitatearen araberakoak.

Distilazioa egiten denean ateratzen den lehena, petrolioaren gas bihurtutako gasak dira. Horiek butanoa edo propanoa bezalako produktuak ematen dituzte, milaka etxeri energia hornitzeko erabiltzen direnak.

Naftak ateratzen dira gero distilazio-dorretik, eta hainbat produktu kimiko egiteko erabiltzen diren lehengaiak egiteko oinarriak dira. Gasolinen oinarria ere badira.

Hirugarren, kerosenoa ateratzen da eta bere oinarrizko erabilera hegazkinen erregai gisa da, behin aberastutakoan.

Gasolioak dira distilazioan zehar ateratzen diren produktuetako bat. Ateratakoan, automozioan zein etxeko berogailuetan erabili ohi diren gasolioak ematen dituen desulfurazioa egin behar zaio.

Fuel-olioak petrolioaren zatirik astunenean dute jatorria eta haien helburua galdaretako erregaia edo energia-plantetakoa izatea da.

Petrolioaren zatirik astunena da, distilazioaren dorrearen hondoan gelditzen dena. Legarrarekin batera, errepideetako zoladura egiteko erabiliko da.