Bart gauean, Muskizko San Joan gaueko ospakizunean, Petronorrek suhiltzaile-kamioi bat jarri du agintarien eta larrialdi-zerbitzuen eskura, tenperatura handiengatik abiarazitako egungo alerta gorriko egoeran gerta litezkeen gorabeherak prebenitzeko.
Era berean, ospakizuneko jarduera guztiak segurtasuneko baldintzetan egin ahal izateko, Petronor ere egon da Muskizko Udalak antolatutako su artifizialen jaurtiketan.
Udalarekiko lankidetza hau Petronorrek inguruneko segurtasunaren alde hartu duen konpromisoari lotuta dago.

