ZERBITZUGUNEA UMEENTZAT
Kaixo! Ongi etrorri zure Petronor zerbitzugunera. Hemen ondo pasatzeko aukera izango duzu, bai eta honek nola funtzionatzen duen eta gauza asko ikasteko aukera ere. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan beti daude gauza interesgarri eta dibertigarriak egiteko!
MONOLITOA
Hauxe da monolito bat. 9 metro altuera izan dezake. Normalean, zerbitzuguneen sarreran egoten dira, eta erregaien prezioak eta zerbitzugunean eskaintzen diren zerbitzuak erakusten dituzte.
HORNIGAILUAK
Autoetan erregaia sartzeko erabiltzen dira, eta muturrean bokerela deritzon aparatua duen mahuka bat dute. Oso seguruak dira eta erregaia gasolindegiaren azpian dauden deposituetatik hartzen dute. Erregaiaren horniketa bezeroek (autozerbitzuak) edo langileek egin dezakete.
AUTOEN GARBIKETA
Petronorren zerbitzuguneetan autoak bi modutan garbitzeko aukera dago Sprint Lavado enpresari esker: automatikoa (Garbiketa-zubia, garbiketa-trena) edo eskuz. Osagai ugari daude alde jakin batzuk behar bezala garbitzeko: kristaletarako baietak, karrozeriarako belakiak edo hagunetarako pistolak.
DENDA
Petronorren zerbitzuguneak ez dira bakarrik gidariek erregaia hartzeko guneak. Horrez gain, Sprint izeneko denda bat dute, eta bertan produktu, freskagarri, ogitarteko eta aldizkari ugari aurki ditzakezu.