Alberto Núñez Feijóok bisitatu du Petronor

Alberto Núñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak, Javier de Andrés eta Alberto Nadalekin batera, Petronor Bilboko Portuan eraikitzen ari den deskarbonizazio-huba bisitatu du.

Goiz osoan, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOa, Aitor Arzuaga, Petronorreko transformazio-proiektu berrien zuzendaria, Julián de la Calle Petronorren findegiko zuzendaria eta Ana Beobide Petronorreko kontseilaria ondoan zituztela, bertaratutakoek konpainiaren estrategiak ezagutzeko aukera izan dute hainbat deskarbonizazio-proiekturen inguruan, baita horiei atxikitako proiektuak ere, erregai sintetikoen ekoizpena, CO2aren atzipena eta hondakinen balorizazioa edota hidrogeno berriztagarriaren ekoizpena kasu.

Erregai sintetikoen lantegia 2027an jarriko da martxan eta urtean 2.000 tona ekoizteko gaitasuna izango du, atzitutako CO2aren eta Hub-aren barruan instalatutako 10 MWeko elektrolizagailuak sortutako hidrogeno berriztagarriaren bidez.

Mineralizazio-lantegia maiatzean inauguratu zen, eta zabortegira bidali beharreko hondakina transformatzen du, atzitutako CO2arekin uztartuz, % 100 jasangarria den eraikuntza-materiala ekoizteko. Lantegi hau Petronorrek eta karbonoaren atzipenean, eraikuntza-produktu jasangarrietan nahiz hondakinen tratamenduan espezializatutako O.C.O Technology enpresak bultzatu dute 20 milioi euroko inbertsioa tarteko, eta zabortegiko hondakinak eta isurpenak murriztuko ditu, baliabide naturalak zainduz.