EL POBAL BURDINOLA
Muskizko erdigunetik hiru kilometro eskasera dago El Pobal burdinola, Bizkaiko industria-arrasto baliotsuenetako bat. Artisau-multzo zahar horretan bihurtzen zuten burdin mea metal; egia esan, bertako elementu asko oso ondo zainduta daude.Salazartarrek XVI. mendean jatorrizko burdinola eraiki zutenean hasi zen eraikin-multzo horren historia.Hurrengo urteetan, eraikina aldatu eta handitu egin zuten, ekoizpen-behar handiagoei aurre egiteko. XVIII. mendean izan zuen burdinolak goren unea. Garai horretakoak dira aldaketarik garrantzitsuenak, eta oraindik ere horietako asko nabarmendu daitezke; orduan egin zituzten presa, ubidea eta tunel hidraulikoa, besteak beste.
Gaur egun, multzo historiko garrantzitsu gisa irauten du; Barbadun ibaiak mugatzen duen agertoki berde batean burdin meatik metala nola sortzen zen ikustea ahalbidetzen digu, eta burdinolako mendetako jalkin gorrixkak ere ikus daitezke oraindik La Arenako hondartzan.